undefined

Athletic Club-Reala partidarako sarreren banaketa

Athletic Club-Reala partidarako sarreren banaketa

Valentziaren aurkako Kopako finalerdian gertatu zen bezala, Athletic Clubek deitoratzen du %85eko murrizketaren ondorioz bi taldeetako zaleak San Mamesetik kanpo uztera behartu izana.

Athletic Clubek biziki deitoratu du %85eko edukieraren murrizketak igande honetan San Mamesen jokatuko den euskal derbian eragina izatea, gure taldeko zale ugari eta Real Sociedadeko jarraitzaileak derbitik kanpo utziz. Egoera Valentzia CF-ren aurkako Kopako finalaurrekoan bizi izandakoaren berdina da; hau da, partida horretan ere ez zen aukerarik izan etxeko zaleentzako eta bisitarientzako sarrerak salgai jartzeko.

Bi taldeetako zaleekin sortutako egoera dela eta, Athletic Clubek honako hau adierazi nahi du:

  • Gure bazkide guztiek dute partidu honetarako beren eserlekua izateko eskubidea. Ikusmin handia dagoenez eta edukiera gutxitzen ari denez, guztiek sarrera erabil dezaten eskatzen dugu, modu pertsonalean edo beste zale bati lagata, Athletic Clubeko app ofizialaren bidez.
  • Gazte Abonoen % 100ek, halaber, topaketarako sarbidea bermatuta dauka.
  • San Mames BAT-eko enpresa-palkoetako eta besaulkietako abonatu guztiek partida ikusi ahal izango dute.
  • Azkenik, klubak gaur bertan erabaki du 150 sarrera gehiago eskaintzea Athletic Clubeko Peñen Federazioaren eskaerei erantzuteko.