undefined

“Marcelinorekin jokalari hobea naiz”

“Marcelinorekin jokalari hobea naiz”

2024ra arte berritu ondoren, Dani Garcia pozik eta motibatuta dago Athletici ekarpena egiten jarraitzeko: “Maitatua eta garrantzitsua sentitzen naiz”

Dani Garciak agerraldia egin du hedabideen aurrean, San Mamesen Realaren aurka derbia jokatzeko bi egun falta direnean. Galdera asko zuzendu zaizkio Athleticekin 2024ra arte izan duen kontratu berritzeari: “Oso pozik nago hemen jarraitu ahal izango dudalako. Maitatua eta garrantzitsua sentitzen naiz, eta hobetzen jarraitzeko gogoz, ahalik eta ekarpen handiena egiteko Klub honi”.

Erdilari zuri-gorriak Marcelinorekin entrenatzeak futbolari bezala haztea eragin diola adierazi du: “Uste dut bera dela egunerokoan gehien hobetuarazi didan entrenatzailea. Zelaian transmititzen dudan konfiantza hartzea eragin dit, eta Athleticek gaur izan dezakeen teknikaririk onena dela uste dut. Denok gaude oso gustura berarekin”. 

Igandean San Mamesen Realaren aurka jokatu beharreko LaLigako partidari dagokionez, Daniren ustez, ezinbestekoa da berriro goiko aldean sartzeko eta sailkapenean inoren lurrean ez geratzeko: “Neurketa bizia izango da, derbiek ohi duten bezala, baina gure jokoan konfiantza dugu”. Erdilariak ere goratu du zale zuri-gorrien garrantzia: “Dena ematen ikusten gaituen guztietan gurekin topera egoten dira, uste dut gutaz harro sentitzen direla eta hori da gure helburu nagusia: irabaztea eta eurak horrela sentitzea”.