
‘Txoria txori’, San Mameseko derbiaren atarian
‘Txoria txori’, San Mameseko derbiaren atarian
Abestiaren karaoke erraldoia egingo da partidaren atarian, Eusko Jaurlaritzaren, Athleticen eta Realaren eskutik
Athletic Club-Real Sociedad derbiak aurreko ekitaldi berezia izango du San Mamesen: Eusko Jaurlaritza, Athletic Club eta Realaren eskutik, ‘Txoria Txori’ abestiaren karaoke erraldoia egingo da. Erronka zelai osoa kantuan jartzea da.
Hiru erakundeek bat egin dute kirolean euskararen erabilera sustatzeko, eta dagoeneko lanean ari dira ‘Kirolean Euskara Sustatzeko 2021-2024 Planarekin’.
Orain, eta lankidetza hori ikustarazteko asmoz, Joxean Artzek idatzi eta Mikel Laboak konposatutako abesti hunkigarria abesteko aukera izango dute zaleek. Ondoren, bi taldeei ongietorria egingo zaie milaka kartoi mehez osatutako mosaiko baten bidez.