
Kluba |
Fidel Basterra zuzendari ohiaren heriotza
Fidel Basterra zuzendari ohiaren heriotza
Perteneció a la junta directiva de José Julián Lertxundi, entre 1990 y 1994
Athletic Clubek deitoratzen du Fidel Maria Benito Basterra zuzendari ohiaren heriotza, atzo 85 urte zituela gertatu zena. Fidel Basterra bezala ezagunagoa, Jose Julian Lertxundi buru zuen batzarrean zuzendari izan zen, 1990 eta 1994 artean.
Athletic Clubek bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une triste hauetan. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariek besoko beltza eramango dute euren omenez eta Mauri futbolari ohi mitikoaren omenez igande honetan San Mamesen jokatuko den Athletic-Real Sociedad partidan.