undefined

“Partida borobila egin dugu”

“Partida borobila egin dugu”

Marcelinok aitortu du “taldearen dinamika oso ona” dela eta “denboraldi oso ona” osatzen ari direla

Marcelino Garcia Toral oso pozik agertu zen Athletic Clubek Reala 4-0 gainditu zuen neurketaren amaieran: “Lau gol sartu dizkiogu golik jaso gabe lau jardunaldi zeramatzan talde bati. Uste dut partida borobila egin dugula talde oso on baten aurka, bere emaitzek eta sailkapenak erakusten duten bezala. Bikaina, batez ere markagailuan 2-0 jarri ostean, abantailarekin oso ondo jokatzen delako. Gozamena da San Mamesen beste gau magiko bat bizitzea. Oso pozik nago taldearen jokoarekin, eta izugarri harro nire jokalariez. Gozarazi egin didate“.

Entrenatzaile zuri-gorriak oso ondo ikusten du bere taldea: “Ez da kasualitatea. Uste dut taldearen dinamika oso ona dela. Oso denboraldi ona egiten ari gara. Egin behar duguna da ona dena bultzatu eta akatsak zuzendu, eta, gero, helburua da, aurkaria edozein dela ere, ahalik eta gehien egitea partidak irabazteko. Hori lortzen badugu, gero eta talde hobea izango gara“.