
Umeen sarrerak Levante UD taldearen kontra
Umeen sarrerak Levante UD taldearen kontra
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu
Otsailak 23ko, asteazkena, 24:00ak arte, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako Athletic Club-Levante U.D. neurketarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK atalean klikatuz (hemen), Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Beheko Ipar harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian martxoaren 6an eta 7an. Argibide gehiago, hemen.
Sarrera hauek lortzen dituzten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.