undefined

Raul Garcia, LaLigan partida gehien jokatu dituen bosgarrena

Raul Garcia, LaLigan partida gehien jokatu dituen bosgarrena

Nafarrak, 543 partida jokatuta, Buyo gainditu eta Eusebio berdindu du txapelketan partida gehien jokatu dituzten jokalarien Top-5ean

Raul Garciak markak hausten jarraitzen du LaLiga-n. Aurrelari zurigorria, gaur Camp Noun FC Barcelonaren aurka jokatu duen partidarekin, Liga txapelketan norgehiagoka gehien jokatu dituzten futbolarien Top 5-ean sartu da, 543 partidarekin. Horrela, nafarrak Paco Buyo Real Madrideko atezain ohi mitikoa gainditu du, eta Eusebio Sacristan, Real Valladolideko eta FC Barcelonako futbolari ohia, besteak beste, berdindu du.


35 urterekin, Raul Garcia LaLigako izen nabarmenetako bat da, Joaquin aurrelari betikoarekin batera, futbolari historikoen talde honetan jardunean dagoen jokalari bakarra. Athleticekin 226 norgehiagoka jokatu ditu, aurreko bi taldeetan baino gehiago, 101 Osasunan eta 216 Atletico Madriden. Gainera, talde zuri-gorrian 22. zenbakidunak, elastiko zuri-gorria jantzi duen zazpi denboraldietan, 60 gol sartu ditu, lehoien aurrealdeko erreferentzietako bat da 2015eko udako merkatuan iritsi zenetik.

LaLiga-n partida gehien jokatu dituzten jokalariak

1. Zubizarreta (622)
2. Joaquin (590)
3. Raul (550)
4. Eusebio (543)
5. Raul Garcia (543)