
Sarrerak Real Betisen aurkako neurketarako
Sarrerak Real Betisen aurkako neurketarako
Kontsultatu martxoaren 13an Benito Villamarin futbol zelaian jokatuko den norgeiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak
Real Betis taldeak 575 sarrera bidaliko dizkio Athletici. Neurketa hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke martxoaren 7tik, astelehena, 10:30etik, asteartera arte, martxoak 8, 18:00etara.
Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña oficialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira, martxoaren 9an, asteazkena, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea.