
Real Betis-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Real Betis-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Real Betis taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute
Sarrerak eskatu dituzten bazkideek San Mameseko txarteldegietan jasoko dituzte, martxoaren 9an, asteazkena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere. Publikoak ere sarrerak eros ditzake. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu.
Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. Erantsitako dokumentua bete beharko dute sarrerak erostean.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.