undefined

Athletic Club-Madrid CFF, zaleentzako sarrera irekia

Athletic Club-Madrid CFF, zaleentzako sarrera irekia

Larunbat honetan, martxoak 12, Athletic Clubek eta Madrid CFFk jokatuko duten Primera Iberdrola Ligako partida (12:15ean) doakoa izango da (lekua bete arte)

Larunbat honetan, 12:15etik aurrera, Primera Iberdrola Ligako 24. jardunaldia jokatuko dute Athletic Clubek eta Madrid CFFk Lezamako 2. zelaian. Beste batzuetan bezala, instalazioan goiz jendetsua denez , ez da sarreraren prezioa ordaindu beharko lehoiak ikusteko, sarrera jende guztiarentzat irekia izango da. Bertaratzea kontrolatzeko, ezinbestekoa izango da partida hasi baino ordubete lehenago Lezamako leihatiletan eskuragarri egongo diren gonbidapenak eskuratzea.