
“Orain nire bertsiorik onenean nagoela uste dut”
“Orain nire bertsiorik onenean nagoela uste dut”
Alex Berenguerrek Europara iristea posible ikusten du eta aldagelan “hori daukagu buruan”
Alex Berenguer hedabideen aurrean agertu da Athletic Clubek igandean Benito Villamarin zelaian Betisen aurka jokatuko duen partidaren atarian. Aurreko jardunaldian Levanteri irabazitako neurketan oso ondo aritu zen nafarra, eta denboraldi amaieran Europako postuetara iristeko gai ikusten du taldea: “Hiru puntu oso garrantzitsu izan zirela uste dut, batez ere, Kopako finalerdian jasotako kolpearen ondoren. Emaitzetan ikusten da, bolada oso ona daramagu. 11 partida geratzen zaizkigu, eta ahalik eta puntu gehien pilatzen saiatu behar dugu. Partidaz partida joan behar gara hiru puntuak lortzeko asmotan. Asko geratzen da Europara iristen saiatzeko, eta hori daukagu buruan“.
7 zenbaki zuri-gorriak ere aitortu du une ona bizi duela maila pertsonalean: “Nahiko eroso nago. Entrenatzaileak bertikala izatea eta areara erdiraketa asko jartzea eskatzen dit. Oraintxe bertan nire bertsiorik onenean nagoela uste dut. Orain arte ezin izan dut erakutsi. Horrela jarraitu behar dut, baina ez dut helbururik, eta ez naiz obsesionatzen ez golekin ezta asistentziekin“.
Erlazionatutako partidak
Real Betis - Athletic Club

