
Emakumezkoena |
Athletic – Madrid CFF, gure Youtubeko kanalean
Athletic – Madrid CFF, gure Youtubeko kanalean
Biharko partida, Primera Iberdrolako 24. jardunaldiari dagokiona, zuzenean jarraitu ahal izango da gure plataforma ofizialean
Bigarren astez jarraian, Primera Iberdrolaz gozatzeko aukera izango dugu Youtube Athleticen. Athletic Club eta Madrid CFF taldeen arteko txapelketako hogeitalaugarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitu ahal izango da gure kanal ofizialean.
Bihar, 12:15etik aurrera Lezaman, zuri-gorriek eta madrildarrek hiru puntu garrantzitsu lortzeko borrokatuko dute, euren helburuak betetzen jarraitzeko.