
“Txapelketaren fase erabakigarrian gaude”
“Txapelketaren fase erabakigarrian gaude”
Marcelinok, zailtasunaz jabetuta, irabazteko asmoz ekingo dio Betisen aurkako partida garrantzitsuari
Athletic Clubek igande honetan Betisen aurka jokatuko duen partida aztertu du Marcelino Garcia Toralek. Europako txapelketara sartzeko lehian murgilduta dagoen taldearen aurkako norgehiagoka izango da. Lehoiak, andaluziarrak bezala, sailkapenaren goialdean daude kokatuta. Neurketa Benito Villamarinen izango da eta lehoiei esfortzu handia eskatuko die: “Denboraldi zoragarria egiten ari den taldea da Betis. Hala erakusten du bere joko mailak eta sailkapenak. Ligako golegile nagusienetako bat da, jokalari oso onak ditu eta joko dinamika bikaina du. Irabazteko nahia, asmoa eta pentsamoldea ditugu, betiko moduan. Oso zelai zaila da eta aurkari handi baten aurkako neurketa, baina egiten dugun lanean dugu konfiantza eta ziur gaude maila ona dugula gaur egun”.
Txapelketa amaitzeko hamaika neurketa falta direnean, Marcelino konfiantzaz agertu da bere taldearekiko, jakinik denboraldiko une garrantzitsua dela: “Txapelketako fase erabakigarri batean gaude eta horretan jarri behar dugu arreta. Denboraldi honetan, taldea partida gehienetan lehiatu da, maila onarekin. Klub honen betebeharra beti irabazteko lan egitea da, talde lehiakorra eta ausarta izatea. Bihar hiru puntuen bila joango gara”.
Erlazionatutako partidak
Real Betis - Athletic Club


