undefined

Partida aurrekoa: Real Betis vs Athletic Club (LaLiga 28. J)

Partida aurrekoa: Real Betis vs Athletic Club (LaLiga 28. J)

Lehoiek Benito Villamarin zelaian gaur arratsaldean (16:15ean) jokatuko duten partidari buruz jakin beharreko guztia

Athletic Clubek bete-betean sartuta jarraitzen du Europako postuetara iristeko borrokan. Astelehenean Levante UD-ren aurka lortutako garaipenak, aurkari zuzenen porrotekin batera, gertu utzi du helburua 11 jardunaldiren faltan. Gaur Real Betis izango du aurkari, lehia honetan sartuta dagoen beste talde bat. Bosgarren postuan dago, 46 punturekin, lehoiek baino sei puntu gehiagorekin. Txapelketaren azken herenean murgilduta gauden honetan, 16:15etik aurrera, geratzen den denboraldiaren bilakaeran berebiziko garrantzia izan dezakeen neurketa jokatuko da Benito Villamarin zelaian. Gaurdanik, amaierara arte, partida bakoitza berebizikoa izango da aukerak bizirik mantendu daitezen.

Deialdia

Marcelinok 21 lehoi deitu ditu Sevillara bidaiatzeko Real Betisen aurka indarrak neurtzeko. Iñigo Martinez, Dani Garcia eta Capa, denak lesionatuta, ez dira teknikariaren zerrendan sartu.

Marcelino

Errepasatu hemen Marcelino Garcia Toralen, Athletic Clubeko teknikariaren, Benito Villamarin zelaian jokatuko den partidaren aurreko hausnarketak.

Aurkaria

Real Betis Balompie, 1907an sortua, Sevillan egoitza duen kluba da, 56 denboraldi egin ditu Lehen Mailan, eta 2014-15 denboraldian igo zen azken aldiz maila gorenera. Benito Villamarin zelaian jokatzen du, 60.721 lagunentzako edukierarekin, eta 2020tik aurrera, Manuel Pellegrini teknikari txiletarrak zuzentzen du, nork orain dela gutxi 2025 urtera arte luzatu du bere kontratua. Bere palmaresean 1934-35 denboraldiko Liga eta bi Kopa, 1976-77 eta 2004-05 denboraldietan lortuak, nabarmentzen dira.

Gaur egun LaLiga Santanderreko bosgarren postuan dago, Kopako finalera iritsi da, eta Europa Ligan ere lehiatzen jarraitzen du. Hala ere, denboraldi honetan izan duen emaitza bolada txarrenean hartuko du talde zuri-gorria.

Estatistikak

1932an LaLigan jokatu zuten lehen norgehiagokatik, Athleticek eta Betisek 111 partida jokatu dituzte guztira, eta lehoiek balantze positiboa izan dute: 46 garaipen, 34 berdinketa eta 31 porrot.

Benito Villamarinen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek 13 garaipen, 18 berdinketa eta 24 porrot lortu ditu.

Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei dagokienez, datuak zertxobait hobeak dira talde andaluziarrarentzat. Athleticek 2017-18 denboraldian baino ez zuen lortu garaipena, eta bi berdinketa eta beste horrenbeste porrot pilatu ditu.

Kontsultatu Real Betisen aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.