
“Europan sartzeko aukerak daude, borrokatuko dugu”
“Europan sartzeko aukerak daude, borrokatuko dugu”
Balenziagak, 2023ra arte kontratua luzatu eta gero, Getaferen aurka hiru puntuak lortzea espero du, Europako helburuarekiko “puntuak murrizten” hasteko
Mikel Balenziaga komunikabideen aurrean agertu da, 2023ra arte luzatu berri duen kontratu berritzearen inguruan eta ostiral honetan (21:00etan) Athletic Clubek eta Getafek jokatuko duten neurketaren inguruan mintzatzeko. Zumarragako defentsak 12. denboraldia beteko du talde zuri-gorrian, “harrotasun” izugarria eragiten diona: “Eskerrak eman nahi dizkiet kontratua berritzea posible egin dutenei. Harrotasun handia sentitzen dut arduraz gain, baina ere ilusio handia dut Athleticen beste denboraldi bat jokatu ahal izateko. Argi neukan taldeari ekarpena egiten diodan bitartean, berdegunetik hasita eta ez bakarrik aldagelan, pozik jarraituko nukeela hemen. Partida asko jokatu ahal izan ditut denboraldi honetan eta oso pozik nago berritzearekin”.
Lehoiek hurrengo partida jokatuko dute Getaferen aurka, Ligako 29. jardunaldiari dagokiona, Europako helburua lortzeko “puntu asko” lortu behar dituztela jakitun: “Hamar partida geratzen zaizkigu. Badakigu Europarako sailkatu ahal izateko zenbakitan gaudela eta daukagun guztia emango dugu hala izan dadin, ostiral honetatik hasita. Aurten ere posible da. Hamar partida gogor eta zail izango dira, baina aukerak ditugun bitartean dena emango dugu hori lortzeko”.
Madrildarren aurka, zuri-gorriak euren zaleen aurrean lehiatuko dira berriro, San Mamesen, non hiru garaipen jarraian lortu dituzten. Herri Harmaila sortzeko prozesuari aurre egiteko herri ekimenari dagokionez, Balenziaga “oso pozik” dago. Atzelari zuri-gorriak honakoa gehitu du: “San Mamesek izugarrizko garrantzia du, gure zaleen berotasuna behar dugu, eta horrela laguntza gehiago eskaini ahal badigute, hobeto. Oso garrantzitsua da jendeak gure etxean babestea”.