undefined

Athletic Club-Getafe CF: informazio erabilgarria

Athletic Club-Getafe CF: informazio erabilgarria

LaLigako Athletic Club-Getafe CF partida ikustera San Mamesera joango diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak

San Mamesen 2021/22 LaLigako Athletic Club eta Getafe CF-ren arteko partida jokatuko da ostiral honetan (21:00etan). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria:

Ateen irekiera

San Mameseko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Zure bazkide-txartelarekin sartu 

San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide edo Gazte Abono txartela izango da. Halaber, aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango dira Txartela atalean, QR kodearekin, partidaren aurreko orduetan gaituko dena.

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi hauetan egongo dira irekita.

  • Ostirala, martxoak 18, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezin izango ditu erosi, eserlekuak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko Eraztun Nagusirako, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Xehetasunak ikusi.

San Mames BAT sarrerak online erosi.

Sarrera A, D eta E ateetatik egingo da (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

Neurri sanitarioak

Athletic Clubek partidara bertaratzen diren guztiei zelaian osasun-neurriak errespetatzeko eskatzen die, batez ere sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea, partida osoan zehar. Musukoa erabiltzeak elkar babesten gaitu.

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 00:00etara egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.

Ostalaritza

Gozatu partiduaz Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan, gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du eta. Establezimenduak, gainera, 20:00etatik aurrera, zure kontsumizioa eskatzeko aukera ematen du bere barretatik estadioaren kanpoaldera.

La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik. San Mames Jatetxea, bestalde, 13:00etatik 15:30era egongo da zabalik.

AC Museoa eta San Mameseko Tourra

10:00etatik 19:00etara egongo da ikusgai Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan). Partida eguna denez, San Mameseko Tourra soilik goizean egin ahal izango da (10:00etatik 15:30era).