undefined

“Borrokan jarraitzeko, ezinbestekoak dira hiru puntuak”

“Borrokan jarraitzeko, ezinbestekoak dira hiru puntuak”

Marcelinok partida “oso zail” bati aurre egin behar diotela uste du, baina “haratago begiratu gabe”

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderei erantzun zien Lezamako prentsa aretotik Athletic Club eta Getafe CF taldeen arteko LaLigako 29. jardunaldiko norgehiagokaren atarian. Txapelketa bukatzeko hamar neurketa falta direnean, lehoiek Europako postuetara iristeko aukerak dituzte oraindik, baina oraintxe bertan zazpi puntuko desabantailarekin daukate: “Sailkapenean dagokigunaren azpitik gaudela uste dut. Hala diote zenbaki guztiek, aurkariaren atearen aurreko eraginkortasunak izan ezik. Ez gaude gorago, horrek markatzen baitu emaitzak aldekoak izatea. Arlo horretan hobetu behar dugu“.

Entrenatzaile zuri-gorriak ez dio berehalakotik haratago dagoen ezeri erreparatzen: “Partida honetan zentratu behar dugu azkena balitz bezala, beti egiten dugun legez, haratago begiratu gabe. Oso zaila izango da, oso atzean jokatzen duen, arriskurik hartzen ez duen, bere zelaian ezer jokatzen ez duen, etengabe sortzera behartzen zaituen eta bi areatan ondo aritzen den talde baten aurka jokatzen dugulako. Gure zaleen babesa behar dugu eta gure ahaleginarekin, animoarekin eta intentsitatearekin oso garrantzitsutzat jotzen ditudan hiru punturen bila joango gara“.