
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Getafe CF (LaLiga 29. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Getafe CF (LaLiga 29. J)
Lehoiek gaur gauean (21:00etan) San Mamesen jokatuko duten neurketari buruz jakin beharreko guztia
Hamar jardunaldi aurretik ditu Athleticek Europara iristeko helburua betetzeko. Hamar partidatan banatuta, zuri-gorriek hogeita hamar puntu dituzte jokoan lehiaketa kontinentaletara hurbiltzen saiatzeko. Hori lortu dadin, lehoiak San Mamesera itzuliko dira gaur, Getafe CF-ren aurka jokatzeko, aurretik dituen taldeen arrastoa ez galtzeko neurketa garrantzitsua. Madrildarren kontrako norgehiagokak emango dio hasiera azken esprintari, eta guztiak ‘finalak’ izango dira (sei etxean eta lau Katedraletik kanpo), Europa Leagueko eta Conference Leagueko postuetan dauden taldeei puntuak murrizten saiatzeko.
Deialdia
Marcelinok 22 lehoi deitu ditu Getafe CF-ren aurka jokatzeko. Capa, bere lesiotik sendatuta, Marcelinoren zerrendara itzuli da. Ordea, Iñigo Martinez eta Dani Garcia deialditik at geratu dira sendatze-prozesuekin jarraitzeko.
Marcelino
Errepasatu hemen Marcelino Garcia Toralen, Athletic Clubeko teknikariaren, San Mamesen jokatuko den partidaren aurreko hausnarketak.
Aurkaria
1946an sortua eta 1983an birsortua, lehoiek Espainiako futbolean mugarri garrantzitsuak dituen Getafe CF taldea izango dute aurrez aurre. Urdinak 2003-04 denboraldian igo ziren lehen aldiz LaLigara eta, honakoarekin, hamazazpigarren denboraldia dute elitean. 2016-17 denboraldian Bigarren Mailan itzuli ziren arren, Madril hegoaldeko taldeak bi aldiz lortu du Kopako txapeldunorde izatea, baita Europako hainbat sailkapen ere, 2018-19 denboraldian berriena bosgarren postuan geratu ondoren.
Emaitzei dagokienez, Getafek hasiera kaskarra izan zuen. Gaur egun, 15. postuan dago sailkapenean eta lau puntuko aldea du jaitsiera postuekiko. Hala ere, madrildarrek ez dute garaipenik erdietsi azken bost jardunaldietan.
Estatistikak
2004an LaLigan jokatu zuten lehen norgehiagokatik, Athleticek eta Getafek 33 aldiz neurtu dituzte indarrak, eta lehoiek balantze positiboa mantentzen dute: 11 garaipen, 13 berdinketa eta 9 porrot.
San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek ere aldeko estatistikak izaten jarraitzen du: 8 garaipen, 4 berdinketa eta 4 porrot.
Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei erreparatuz, datuak onak dira talde zuri-gorrientzat. Athleticek garaipena lortu du azken bost aldietatik bitan, bi berdinketa erdietsi dituzte eta Getafek 2019-20 denboraldian soilik lortu zituen Katedraleko hiru puntuak eramatea.
Kontsultatu Getaferen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Getafe CF

