
Lehen taldea |
Unai Simon, espainiako selekzioaren zerrendan
Unai Simon, espainiako selekzioaren zerrendan
Athletic Clubeko atezaina Luis Enriqueren hautatuen zerrendan sartu da Albania eta Islandiaren aurkako partidak jokatzeko
Unai Simonek Luis Enriqueren deia jaso du datorren astean Albaniaren eta Islandiaren aurkako lagunarteko neurketak jokatzeko.
Lehen lehia RCD Stadium zelaian izango da, Albaniaren aurka martxoaren 26an. Bigarren partida Coruñako Riazor estadioan izango da, Islandiaren aurka, hilaren 29an.
Vencedor, Sancet eta N. Williams, 21 urtez azpikoekin
Era berean, Luis de la Fuentek Unai Vencedor, Oihan Sancet eta Nico Williams lehen taldeko jokalariak deitu ditu Lituaniaren eta Eslovakiaren aurkako partidak jokatzeko.