undefined

Umeen sarrerak Elche CF taldearen kontra

Umeen sarrerak Elche CF taldearen kontra

Jaso ezazu San Mamesen jokatuko den hurrego neurketaren haurrentzako sarrerei informazioa

Martxoak 23eko, asteazkena, 24:00ak arte, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako Athletic Club-Elche C.F. neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK atalean klikatuz, lotura honetan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua dago, Beheko Ipar harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50; hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte neurketa honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian apirilaren 2an eta 3an. Argibide gehiago, hemen.

Sarrera hauek lortzen dituzten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.