
2022-23 denboraldirako San Mameseko Palkoen Kontratazioa
2022-23 denboraldirako San Mameseko Palkoen Kontratazioa
Bazkideek, enpresek eta partikularrek zabalik dute izena emateko epea San Mames BATeko eraztun nagusian palkoa erreserbatzeko
Datorren denboraldirako San Mameseko palkoak kontratatu nahi dituzten Athletic Clubeko bazkideek eta enpresa edo partikularrek izena emateko epea zabalik dute 2022ko apirilaren 29ra arte.
Zelaiko erdiko eraztunaren harmaila nagusian eta ekialdeakoan, San Mames BATeko palkoek box pribatu bat dute 8, 10 edo 12 pertsonentzako edukierarekin.
Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago sartu eta bukatu ondoren ordubete beranduagoa irten ahal izango zara, eta bitartean zerbitzu gastronomiko paregabea izango duzu eskura Michelin izarra duten sukaldari bizkaitarren eskutik. Gainera, aparkaleku bat estadioan bertan, partidarik ez dagoen egunetan palkoa bileretarako erabiltzeko aukera edota bazkariak edo afariak egiteko ere zure eskura edukiko duzu.
Palko bat kontratatu nahi duten bazkideek San Mameseko eserlekua laga eta bazkide kuota deskontatu ahal izango dute bazkide izaera galdu gabe.
Inskripzioa egiteak ez du bermatzen palkoraren kontratazioa, izan ere inskripzio-ordenari eta erabilgarritasunari lotuta dago hori.