undefined

San Mameseko denda ofizialak erakusleiho berri eta berezia du

San Mameseko denda ofizialak erakusleiho berri eta berezia du

Murwalls, Mr. Meana eta Humor artista britainiarrek, New Balancek bultzatutako ekintza batean, Athleticentzat espreski diseinatutako obra sortu dute, Iñigo Martinez, Yuri eta Balenziaga protagonista direla

Athletic Clubek San Mamesen duen denda ofizialak erakusleiho berria du. Erresuma Batuko Murwalls artisten taldeak, New Balancek bultzatutako ekintza batean, gure hiru jokalariren bustoak marraztu ditu graffiti erraldoi batean: Iñigo Martinez, Mikel Balenziaga eta Yuri Berchicherenak, hain zuzen ere. Azken horiek horma-irudiaren azken exekuzioa lehen pertsonan ikusi ahal izan dute.

Obra Athletic Clubek San Mamesen duen denda ofizialeko erakusleihoan ikus daiteke, zelaiko 26. atearen ondoan. Establezimendua astelehenetik larunbatera dago irekita, 10:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 19: 00etara.