
Doako autobusak Bilbao Athletic – RC Deportivo partida ikusteko
Doako autobusak Bilbao Athletic – RC Deportivo partida ikusteko
San Mamesetik irtengo dira, igandeko 10:45ean, eta leku berera itzuliko dira partida bukatu eta 20 minutu geroago
Athletic Clubek bazkideei, Gazte Abonoei eta zale zuri-gorriei Lezaman Bilbao Athleticek igandean RC Deportivoren aurka (12:00etan) jokatuko duen partidarako garraioa erraztu nahi die. Horretarako, eta neurketa hain garrantzitsuan lehoikumeei babesa emateko, autobusak doan antolatuko ditu San Mamesetik, 10:45ean hasita, eta leku berera itzuliko dira norgehiagoka amaitu eta 20 minutura.
Bilbao Athleticen partidara doako zerbitzu honekin hurbildu nahi dutenek, mezu elektroniko bat bidali beharko dute [email protected] helbidera apirilaren 8ko, ostirala, 12:00ak baino lehen, behar duten plaza kopurua adieraziz. Izena ematen duten guztiek plaza erreserbatua izango dute.
Gogoratu Athletic Clubeko bazkideek eta Club Athleticeko kideek sarrera doan dutela. Gazte Abonoak ere doan sartuko dira. Publiko orokorrarentzat, berriz, honako prezio hauek izango dituzte:
- Helduak: 10 euro
- 18 urte beherakoak: 5 euro
- 14 urtera arte (barne): doan