undefined

San Mameseko Herri Harmaila onartu da

San Mameseko Herri Harmaila onartu da

Bazkide konpromisarioek Zuzendaritz Batzordearen proposamena onartu dute, Animazio Herri Harmaila deritzona, eta egungo animazio guneak Ipar Behe Harmailan batuko ditu honek

Athletic Clubeko bazkide konpromisarioek, Euskalduna Jauregian egindako Ezohiko Batzar Nagusian bilduta, gaur, 2022ko apirilaren 7an, San Mameseko egungo animazio guneak bateratzea eta zelaiko Ipar Beheko Harmailan Herri Harmaila sortzea onartu dute.

517 boto alde, 285 kontra, 8 abstentzio eta 1 boto zurirekin, bazkide konpromisarioek Athletic Clubeko abonatu gazteen eskariari irtenbidea ematea eta San Mamesen Herri Harmailari argi berdea ematea erabaki dute.

Gai-zerrendako lehen puntua onartu ondoren, bazkideek Zuzendaritza Batzordearen proposamena onartu dute, 445 botorekin, San Mamesen Orroak lortutako 258 botoen konta.