undefined

%30eko beherapenak New Balanceko ekipazioetan

%30eko beherapenak New Balanceko ekipazioetan

Klubeko denda ofizialek beherapen nabarmena eskaintzen dute lehoien aurtengo 1. eta 2. ekipamenduetan

Klubaren denda ofizialek %30eko deskontua eskaintzen dute Athletic Clubek 2021-22 denboraldian janzten dituen New Balanceko ekipazio ofizialetan.

Promozioak lehenengo eta bigarren janzkerako produktu guztiak hartzen ditu barne: kamiseta, galtzak, galtzerdiak, atezainaren kamiseta eta haurrentzako kit-a.

Gure lau denda fisikoetatik edozein (San Mames, Errekalde, Mazarredo eta Max Center) bisitatu dezakezu dagoeneko beherapenez baliatzeko edo, bestela, online denda ere bai.

Aprobetxatu eskaintza handi hau eta osatu Athletic Clubeko zure ekipazioa prezio paregabeekin!