undefined

Athleticeko beteranoek arrazoi on batengatik jokatuko dute Ugaon

Athleticeko beteranoek arrazoi on batengatik jokatuko dute Ugaon

Larunbat honetan, apirilaren 9a (18:00etan), Ugao-Miraballeseko udal zelaian jokatuko dute Hodeilargi fundazioaren mesedetan, Batten gaixotasuna ikertzeko

Athleticeko beteranoak bihar itzuliko dira, kasu honetan CD Ugaoren aurkako partida batekin. Partidak helburu benefikoa izango du eta 18:00etan jokatuko da Ugaoko udal zelaian, Batten gaixotasuna ikertzearen alde.

Topaketa hau antolatzen duen Hodeilargi euskal elkarteak gaixotasun arraroak dituzten familiei laguntzen die. Battenen gaixotasuna zeroidolipofuszinosi neuronala (CLN) izeneko gaixotasun hereditario neurodegeneratibo bati ematen zaion izen generikoa da. Informazio gehiagorako edo elkartearekin kolaboratzeko, hau da esteka.

Rafa Dehesa entrenatzaileak jokalari zuri-gorri hauek deitu ditu partida honetarako: Dani de Pablo, Asier Abad, Luis Fernando, Asier Ormazabal, Luis Prieto, Goio Soria, Borja Basagoiti, Koikili Lertxundi, Anton Arteaga, Gorka Bidaurrazaga, Javi Gonzalez, Oskar Alkorta, Ibon Gutierrez, Iker Madariaga, Ander Lafuente, Josu Uriona eta Joseba Arriaga.