Baixa Plana Penyaren XXV. urteurrena
Castelloko peñak Athleticek Vila-realen jokatu duen partida aprobetxatu du Zilarrezko Ezteiak ospatzeko
Castelloko hegoaldean dagoen Baixa Planak bere lurrin mediterraneoak nahasten ditu baratze hostotsuekin, eskualdeko motorrean bihurtu den zitrikoen soroekin, barnealdeko harrobien lanarekin eta zeramika-sektoreko industriaren aztarna ezabaezinarekin. Ezabaezina da, halaber, arrasto zuri-gorria Castelloko metropoli-eremu osoan. Hiriburuan, Vila-Realen, Vall d ‘Uxon, La Llosan eta… Vilavellan. Vilavella Baixa Plan osoaren tamainari dagokionez herrigunerik txikiena da, baina horrek ez du eragotzi bertan txoko zuri-gorria ere loratzea.
1997tik hona 25 urte dira jada gorria eta zuria pasioz bizitzen daramaten urtean, eta asteburu honetan ospakizun berezia izango dute Athleticek Estadio de la Ceramicara egingo duen bisitarekin. Aitor Elizegi presidentea buru duen ordezkaritza zabala Vilavellatik igaro da goizean goizetik, egin diren ekitaldietan Plana Baixa Penyaren ondoan egoteko. 150 lagun inguru bildu dituen ospakizunak Monterrey Tabernan (peñaren egoitzan) egindako harrerarekin hasi dira, kalejirak jarraitu du, eta azkenik, peñako kideen eta Klubeko ordezkarien arteko solasaldia eta bertan zeuden guztien arteko anaitasun bazkaria egin da.
Ondoren, arratsaldeko txandan, Estadio de la Ceramicara gerturatuko dira, taldea partida osoan lagundu eta babesteko. Partidaren ostean Vilavellara itzuli dira afari batekin ospakizun-ekitaldiei agur esateko.