
Athletic Club-RC Celta: informazio erabilgarria
Athletic Club-RC Celta: informazio erabilgarria
LaLigako Athletic Club-RC Celta partida ikustera San Mamesera joango diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak
San Mamesen 2021/22 LaLigako Athletic Club eta RC Celta-ren arteko partida jokatuko da igande honetan (18:30ean). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria:
Ateen irekiera
San Mameseko ateak 17:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Zure bazkide-txartelarekin sartu
San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide edo Gazte Abono txartela izango da. Halaber, aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango dira Txartela atalean, QR kodearekin, partidaren aurreko orduetan gaituko dena.
Sarreren salmenta
Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi hauetan egongo dira irekita.
- Larunbata, apirilak 16, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Igandea, apirilak 17, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik aurrera.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezin izango ditu erosi, eserlekuak agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko Eraztun Nagusirako, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Xehetasunak ikusi.
San Mames BAT sarrerak online erosi.
Sarrera A, D eta E ateetatik egingo da (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
Neurri sanitarioak
Athletic Clubek partidara bertaratzen diren guztiei zelaian osasun-neurriak errespetatzeko eskatzen die, batez ere sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea, partida osoan zehar. Musukoa erabiltzeak elkar babesten gaitu.
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, etenik gabe.
Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.
Ostalaritza
Gozatu partiduaz Geuria!-n, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan. Gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du 16:30etik aurrera.
La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 17:00etara egongo da zabalik, eta San Mames Jatetxea 13:30etik 17:30era bitartean.
Partida honetan, online tabernan egiten duzun eskaerak saria du: sartu Athletic Clubeko bigarren ekipazioko kamiseta baten zozketan.
AC Museoa eta San Mameseko Tourra
Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan) bisita dezakezu 10:00etatik 16:30era, eta partida eguna denez, San Mameseko Tourra 14:00etararte egin daiteke.