undefined

“Indartsu gaude San Mamesen, aprobetxatu egin behar dugu”

“Indartsu gaude San Mamesen, aprobetxatu egin behar dugu”

Entrenatzaile zuri-gorriak ziurtatu du “kalitatezko jokalariak dituen talde baten aurka jokatuko dutela eta kontzeptualki ezberdina den partida” egin beharko dutela.

Marcelino Garcia Toral, Athletic Clubeko entrenatzailea, Lezamako prentsa aretoan izan da eta biharko Athletic Club – RC Celtaren aurreko azken entrenamendua egin ondoren komunikabideek egindako galderak erantzun ditu. Entrenatzaile asturiarrak partida zaila iragarri du: “RC Celtak ondo jokatzen du futbolean, baloiaren jabetza izatea gustatzen zaio eta kalitatezko jokalariak dituzte. Partida ona eta kontzeptualki desberdina egitera behartuko gaituzte. Espero dezagun partida gure ondoan zehazteko eta San Mamesen berriz irabazteko behar den gola egiteko gaitasuna izatea. Etxean indartsu gaude, eta aprobetxatu egin behar dugu, zaleen laguntzarekin batera, partida bikaina egin ahal izateko”.

Europako postuetarako borrokari dagokionez, honako hau adierazi du Marcelinok: “Seigarren postura iristeko puntu asko lortu behar ditugu, baina benetan erabakigarriak hurrengo norgehiagokako hirurak dira. Gertukoen helburua fijatu behar gara; hau da, RC Celtari irabaztea. Egia da jarraian irabazi beharreko beste neurketa bat izango dugula, baina talde guztiek jokatzen dute eta helburu propioak dituzte irabazteko. 21 puntu geratzen dira, asko, baina azken txanpan oso zaila izan ohi da irabaztea. Hala ere, zazpi jardunaldi hauetan ahalik eta puntu gehien lortzeko ilusioa dugu. Gure esku dagoen guztia egingo dugu hori lortzeko”.