undefined

“Oso atsekabetuta nago”

“Oso atsekabetuta nago”

Marcelinok “atzerapauso handia” eman dutela uste du eta Celta zoriondu du emaitza “justua eta merezitakoa” lortzeagatik

Marcelino Garcia Toral triste eta haserre agertu zen komunikabideen aurrean, Athletic Clubek RC Celtaren aurka 0-2 galdu ondoren: “Atsekabe handia izan da. Lehenik eta behin, barkamena eskatu behar zaie zaleei. Zelai honek eta zale hauek ez dute merezi gaur egin duguna ikustea. 31 jardunaldiren ondoren bederatzi puntu ateratzen genizkion talde baten aurka jokatzen genuen, eta bazirudien 30 ateratzen zizkigutela. Celtari zorionak eman behar zaizkio, emaitza justua eta merezitakoa lortu duelako. Gainera, gainetik pasa gaituztela uste dut eta gol gehiagogatik irabaztea merezi izan du. Aurkariak irabaz zaitzake, baina intentsitate handiena eta irizpidea galtzen baditugu ahulak garela frogatzen da. Oso atsekabetuta nago egin dugun partidarekin, askoz hobeto egiteko gai garelako. Ia urritik ez genuen horrelako partida makalik jokatzen. Atzerapauso handia eta desilusio izugarria da“.

Entrenatzaile zuri-gorriak autokritika ere egin zuen: “Lehia guztiak irabazi dizkigute. Baloia ez genuenean aurkariaren aurrean agertzen ginen, baina ez genuen berreskuratzen. Zortzigarren aldiz sartu digute gola San Mamesen lehen hamar minutuetan eta hori barkaezina da. Ziur ez naizela gai izan futbolariak arduratzeko eta motibatzeko partidak eskatzen zuen intentsitatearekin eta irizpidearekin jokatzeko. Bi aldiz atera jaurti dugu eta horrela ezinezkoa da irabaztea“.