
Athletic Club-Atlético de Madrid: informazio erabilgarria
Athletic Club-Atlético de Madrid: informazio erabilgarria
LaLigako Athletic Club-Atletico de Madrid partida ikustera San Mamesera joango diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak
San Mamesen 2021/22 LaLigako Athletic Club eta Atletico de Madriden arteko partida jokatuko da larunbat honetan (21:00etan). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria:
Ateen irekiera
San Mameseko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Zure bazkide-txartelarekin sartu
San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide edo Gazte Abono txartela izango da. Halaber, aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango dira Txartela atalean, QR kodearekin, partidaren aurreko orduetan gaituko dena.
Sarreren salmenta
Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi hauetan egongo dira irekita.
- Larunbata, apirilak 29, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Igandea, apirilak 30, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezin izango ditu erosi, eserlekuak agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko Eraztun Nagusirako, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Xehetasunak ikusi.
San Mames BAT sarrerak online erosi.
Gainera, ANESVADek sustatutako enkantearen irabazleek San Mames BAT eraztuneko sarrerez gozatu ahal izango dute partida honetan. Enkante honen bidez lortutako etekinak lagungarriak izango dira Anesvad Fundazioak Togon APROFEHTO tokiko elkartearekin batera desgaitasuna duten emakume afrikarren eskubideen alde duen proiektua garatzeko.
Sarrera A, D eta E ateetatik egingo da (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 00:00era egongo da zabalik, etenik gabe.
Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.
Ostalaritza
Gozatu partiduaz Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan, gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du 19:00etatik aurrera.
La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik. San Mames Jatetxea, bazkarietarako soilik egongo da zabalik, 13:00etatik 15:30era.
AC Museoa eta San Mameseko Tourra
Partida eguna denez, Athletic Club Museoa 10:00etatik 19:00era bakarrik bisitatu ahal izango da, eta San Mameseko Tourra soilik goizez erabilgarri egongo da (10etatik 15:30era).