undefined

“Atleticoren aurkako partida oso erakargarria da”

“Atleticoren aurkako partida oso erakargarria da”

Marcelinok Europarako “jokoan asko duten” bi talderen arteko partida entretenigarria espero du bihar

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderei erantzun die Lezaman bihar San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Atletico Madrid partidaren atarikoan.

“Motibazio egokia landu dugu partidari hasieratik pentsamolde irabazle argiarekin aurre egiteko”, ohartarazi du zuri-gorrien entrenatzaileak. “15 puntu geratzen dira jokoan eta garrantzitsuenak hurrengo hirurak dira, Champions plaza jokatzen ari den talde on baten aurka. Oso neurketa erakargarria da, ordutegi onean, eta gogotsu itxaroten ari den zaleen aurrean. Poz handia ematen saiatuko gara”, laburbildu du Marcelinok.

Athleticen teknikariaren ustez, “gainerako bost jardunaldietan emaitza harrigarriak izango dira; izan ere, egutegia oso berdinduta dago talde guztientzat eta aurkari zuzenen arteko partidak daude aurretik”. Marcelinok gaineratu du: “Bazirudien Celtaren egunean aukera guztiak galdu genituela, baina errealitatea da egon badaudela, are gehiago Betisek Kopako finala irabazi ondoren. Dena borrokatuko dugu Europarako plaza hori eskuratzeko”.