undefined

Hasi da Peñen Kongresua Aspen

Hasi da Peñen Kongresua Aspen

Aitor Elizegi presidenteak Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko XLVIII. Biltzarra inauguratu du

Hiru urte geroago, Athletic Club osatzen duten peña guztien itxaronaldi luze baten ondoren, Peñen Nazioarteko XLVIII. Kongresua inauguratu da gaur Aspen (Alacant). Ekitaldian izan da Aitor Elizegi presidenta, eta klubeko ordezkari ugari izan ditu lagun. Bilera Goyo Arbizu, Bego Castaño eta Aitor Bernardo zuzendariek, Jose Angel Iribar, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado Meco Klubeko ordezkariek eta Javi Ucha Kanpo Harremanetarako ordezkariak osatu dute. Guztiek eman diote hasiera asteburu bizi bati Athletic Cluben armarria mundu osoan zehar defendatzen eta irudikatzen duten 478 Peñen senidetze ekitaldiz beteta.

Jaiari hasiera emateko, Peñak Kalejiran joan dira Aspeko Auditoriumerantz, eta bertan egin da Kongresuaren inaugurazio ekitaldia.

Bihar jaia Alacanteko herrian izango da. Ekitaldien artean, Athletic Club, Aspe Union Deportiva eta Eldenseren arteko Beteranoen Triangularra nabarmentzen da, Las Fuenteseko Udal Zelaian jokatuko dena. Ekitaldi honetan, hainbat oroigarri emango zaizkie bertan bildutakoei.