Ongi etorri Aspera
El Txopo Peña anfritioi gisa, asteburu honetan Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Kongresua ospatuko da
Ez genuen imajinatu zer bide egin beharko zukeen Alain Labordek, Iparraldeko Peñako presidenteak, aginte makila eman zionean Pepe Sigüenzari, Aspeko El Txopo Peñako presidenteari, Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko XLVIII. Kongresuaren amaieran. 2019ko apirilaren amaieratik gaur arte. Lehen prestaketa urtea, pandemiaren ondorioz pikutara joan zen. Ostera, murrizketen artean bi urteko konpromisoa mantendu genuen antolaketa zehatz bat eragozten zuten zailtasun guztiei aurre eginez eta, azkenean, tunelaren iluntasunean argia aurkitzea lortu genuen.
Aspek denbora honetan guztian ez zuen amore eman. Bertako peñak eta hego-ekialdeko gainerako agrupazio zuri-gorriek ez zuten egin, ezta Alacanteko udalerriak ere. Alkateak bere konpromisoari eutsi dio, Kirol eta Kultura Zinegotzigoek, eta Aspen Kongresuarekin modu batera edo bestera konprometitu diren ostalaritzako 20 establezimendu eta lokal baino gehiagok bezala. Horiekin guztiekin batera egon da beti Athletic Club, Aitor Elizegi presidentea eta Zuzendaritza Batzordea buru zituela.
Jose Angel Iribarrek, Andoni Goikoetxeak edo Manolo Delgado Mecok, besteak beste, lagunduta, Presidentea izango da XLVIII. Kongresuaren buru ostiral honetan. Inaugurazio-ekitaldiak Alfredo Kraus Auditorioan izango dira, eta, jarraian, Aspeko Udalak eta El Txopo Peñak bertaratutako guztiei lunch bat eskainiko diete. Asteburu berezia izango dela espero da, bisitari guztientzat jarduera paralelo ugari izango dituena Behe Vinalopó eskualdeko txokoetan zehar.
Jakina, futbolerako eta Athleticerako denbora egongo da. Dena prest da bertan dauden peñakideak larunbat honetan elkar daitezen Atletico de Madriden aurka lehoiak urrutitik ikusi eta animatzeko. Loria zaharren klasea eta kalitateaz gozatzeko aukera ere izango da, Athletic, Aspe eta Eldenseko beteranoen arteko partidak jokatuko baitira larunbatean bertan goizeko 11:00etan, Las Fuentes futbol zelaian.