
Partida Aurrekoa: Athletic Club vs Atletico de Madrid (LaLiga 34. J)
Partida Aurrekoa: Athletic Club vs Atletico de Madrid (LaLiga 34. J)
Lehoiek gaur gauean (21:00etan) San Mamesen jokatuko duten partidaren inguruan jakin beharreko xehetasun guztiak
Athletic Clubek egundoko partida jokatuko du larunbat honetan. Atletico Madrilek Katedrala bisitatuko du, 61 punturekin LaLiga Santanderreko laugarren sailkatua. Zuri-gorrien eta koltxoneroen arteko partidak bereziak dira beti, eta hau ez da ezberdina izango. Europan datorren kanpainan plaza bat lortzeko borrokan daude bi taldeak. Alde batetik, Atletico Madrilek Txapeldunen Ligako postua ziurtatu nahi du denboraldi amaiera honetan, eta lehoiek Villarreal CF harrapatzeko borrokarekin jarraitzen dute Conference Leaguerako txartela lortzeko. Bi taldeak hiru puntuen bila inoiz ez bezala borrokatuko diren norgehiagoka bat aurreikusten da.
Deialdia
Marcelinok 22 jokalari deitu ditu gaurko neurketan lehiatzeko. Alex Petxarroman, aste honetan gihar gainkarga bat aurkeztu duena, garaiz sendatu da eta gaurko norgehiagokan izango da. Iñigo Lekue zerrendara itzuli da bere lesiotik sendatuta. Asier Villalibre eta Oihan Sancet, biak min hartuta, ezin izango dute jokatu.
Marcelino
Errepasatu hemen Marcelino García Toralek eskainitako prentsaurrekoko adierazpen aipagarrienak.
Aurkaria
1903ko apirilaren 26an Madrilgo Athletic Club sortu zen, euskal ikasle talde batek bultzatuta, talde berri bat sortzeko asmoz. Atletico Madrilen elastiko zuri-gorriak 1911ko urtarrilaren 22an hasi ziren erabiltzen, eta, ondorioz, «Koltxoneroak» izena jarri zioten, uniformea eta garai hartako koltxoien zorroak antzekoak zirelako. 1936an, gerra zibila iritsi zenean, lehiaketa ofizialak bertan behera geratu ziren, eta, gatazka amaitu zenean, Abiazio Nazionalarekin, Aireko Armadaren kirol-atalarekin, bat egin zuen klubak, Athletic Aviacion de Madrid izen berriaren pean. 1947an, gaur egun ezagutzen dugun moduan deitu zitzaion, Atletico de Madrid.
Espainiako klubik sarituenetako bat da, estatuko eta nazioarteko tituluen artean hogeita hamarretik gora dituena. LaLiga Santanderren 84 denboraldi egin ditu, eta 1929ko inaugurazio denboraldian parte hartu zuten hamar klubetako bat da. Ligako hamaika titulurekin, txapelketako liga gehien lortu dituen hirugarren kluba da, eta txapelketako sailkapen historikoko hirugarren postuan dago. Kopako lehiaketan beste hamar titulu lortu ditu, eta finalista izan da beste bederatzi ediziotan. Aipatutako hogeita bat tituluez gain, Altetico de Madridek Espainiako Superkopako bi titulu irabazi ditu, lehiaketa honetako aurreko beste hiru titulurekin batera. Espainiako txapelketetatik kanpo, Europako zortzi talde sarituenetako bat da UEFA txapelketetan: Txapeldunen Ligako hamasei edizio jokatu ditu, hiru azpitxapeldun; bederatzi Europako Errekopako, titulu bat eta bi azpitxapeldun; eta hogeita lau Europa League, hiru titulu lortuz. Gainera, Europako Superkopako hiru peoi izendatu da, eta 1974ko Kontinente arteko Kopako txapeldun.
Gaur egun, talde koltxoneroa Ligako sailkapeneko laugarren postuan dago 61 punturekin.
Estatistikak
1928-29 denboraldian LaLigan jokatu zuten lehen partidatik 169 partida jokatu dituzte guztira Athleticek eta Atletico Madrilek. Lehoiek balantze negatiboa dute: 62 garaipen, 31 berdinketa eta 76 porrot.
San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek aldeko zenbakiak ditu 43 garaipen, 16 berdinketa eta 25 porrotekin.
Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei dagokienez, talde bilbotarrak bi partida irabazi ditu, beste horrenbeste berdindu eta bat galdu.
Atlético de Madriden aurkako datu estatistiko guztiak, hemen.
Athleticzaleak munduan zehar
Jarraitu gure Athleticen partida edonondik. Ez ezazu galdu!
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Atlético de Madrid

