undefined

2022ko Peñen Nazioarteko XLVIII. Kongresua amaitu da

2022ko Peñen Nazioarteko XLVIII. Kongresua amaitu da

Ekitaldiz beteriko hiru egunen ostean, Aspeko Peñen Biltzarrak amaiera eman dio asteburu zuri-gorri ahaztezinari

Ekitaldiz betetako hiru egunen ostean, Aspen, Alacanten, ospatutako 2022ko Peñen Nazioarteko XLVIII. Kongresua gaur amaitu da. Kongresua ostiralean inauguratu zen eta bertan izan ziren Aitor Elizegi presidentea, Goyo Arbizu, Bego Castaño eta Aitor Bernardo zuzendariak, Jose Angel Iribar, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado Meco Klubeko ordezkariak eta Javi Ucha Kanpo Harremanetarako ordezkaria.

Larunbatean Athletic Club, Aspe Union Deportiva eta CD Eldenseren arteko Beteranoen hiruko txapelketa izan zen Las Fuenteseko Udal Zelaian, eta bertan bildutako ehunka athleticzalek futbol goiz atsegina gozatu ahal izan zuten. Gauean partida ikusteko bildu egin ziren, eta Atletico de Madrid taldearen aurka lortutako garaipenaz gozatzeko aukera izan zuten.

Gaur, Athletic Cluben armarria mundu osoan zehar defendatzen eta irudikatzen duten 478 Peñen senidetze ekitaldiz betetako asteburuari amaiera eman zaio. Azken eguneko ekitaldi nagusia sari banaketa izan da, bertan, Peñen Nazioarteko 49. Biltzarra antolatuko duen peñari MAKILA eman zaio, Bilboko Alde Zaharreko Peñari.

Datorren urtera arte!