
Umeen sarrerak Valencia CF taldearen kontra
Umeen sarrerak Valencia CF taldearen kontra
San Mamesen maiatzaren 7an jokatuko den Ligako partidarako haurren sarreren zozketan izena emateko informazioa
Gaurtik eta maiatzak 4ko, asteazkena, 18:00ak arte, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 eurotan*, Ligako hogeitahamabostgarren jardunaldiaren Athletic Club-Valencia CF neurketarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK atalean, esteka honetan klikatuz, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Beheko Ipar Harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian maiatzaren 6an eta 7an.
Argibide gehiago hemen.
*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.