undefined

Bozkatu Iker Muniain eta Iñigo Martinezen alde EA Sports FIFA22 sarietan

Bozkatu Iker Muniain eta Iñigo Martinezen alde EA Sports FIFA22 sarietan

Bi jokalariak LaLigako Team Of The Seasonerako izendatu dituzte

BOZKATU HEMEN MUNIAIN ETA IÑIGO MARTINEZEN ALDE

LaLigak, lehen aldiz, FIFA 22 Team Of The Season (TOTS) sariak jarri ditu martxan EA SPORTSekin batera, atezain onena, 4 atzelari onenak, 3 erdilari nabarmenenak eta LaLigako hiru aurrelari onenak saritzeko. Athletic Clubeko bi jokalari daude izendatuen artean: Iker Muniain gure kapitaina eta Iñigo Martinez erdilari eta atzelari onenen artean aukeratu dituzte.

LaLigako jokalariei lehen aldiz emango zaien saria da, denboraldi osoan lortutako errendimenduan oinarrituta eta EA SPORTSek FIFAn astero jokalari onenak saritzeko erabiltzen duen ohiko ereduari jarraiki. Denboraldiko 15 jokalari onenak aukeratzeko bozketa-sistema honako hau da: irabazleak herri-bozketari esker, jokalarien botoei esker (Players Appen bidez) eta adituen batzordeari esker (izen handiko kazetariek osatua) lortuko dira.

Maiatzaren 6an bukatuko da bozkatzeko epea eta Team Of The Season taldea osatuko duten LaLiga Santanderreko 15 jokalariak maiatzaren 19an jakinaraziko dira.. Beraz, ez itxaron gehiago eta eman botoa jokalari zuri-gorrien alde.