Ongi etorri, Bocha!
Athletic Clubek ongietorria eman dio Ricardo Bochini aurtengo One Club Manari. Astro argentinarrak Fundazioaren ‘Letrak eta Futbola’ solasaldian parte hartuko du gaur arratsaldean, bihar San Mamesen omendua izan aurretik
Ricardo Bochini, aurtengo One Club Man saria Club Atletico Independiente taldean egindako ibilbide bikainagatik, Bilbon da jada. Bihar omenaldia egingo diote Athletic Club-Valencia CF partidaren atarikoan, San Mamesen.
Argentinako futbolai mitikoa gaur eguerdian jaso dute Aitor Elizegik, Athletic Clubeko presidenteak, Jose Angel Iribarrek eta Marcelino Garcia Toralek, Athleticeko zuzendaritza batzordeko kideekin batera.
Bochak prentsaurrekoa eskainiko du gaur arratsaldean San Mamesen, 18:00etan, Athletic Club Fundazioak antolatutako ‘Letrak eta Futbola’ edizio berezian parte hartu aurretik. Eduardo Sacherik ere parte hartuko du bertan, Latinoamerikako bizirik dagoen idazle garrantzitsuenetako batek.
Prentsaurrekoa eta solasaldia zuzenean jarraitu ahal izango dira Athletic Cluben Youtubeko kanal ofizialaren bitartez.