undefined

Muniainek jokatutako partidatan Piru Gainza berdindu du

Muniainek jokatutako partidatan Piru Gainza berdindu du

Kapitain zuri-gorriak Athletic Clubeko jokalari historikoa berdindu du 496 partida ofizialekin

Iker Muniainek  Piru Gainza jokalari historikoa berdindu du gaur Athletic Clubeko elastikoarekin jokatutako partiden rankingean. Valencia CF-en aurkako norgehiagoka honekin 496. partida izango da egungo kapitainak kamiseta zuri-gorria defendatzen duena. Hain zuzen ere, LaLigako 381 norgehiagoka, Kopako 50, Superkopako 4 eta 61 Europan (54 Europa Ligan eta 7 Txapeldunen Ligan) jokatu ditu. Dagoeneko, Pirurekin batera, Athleticen partida gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da.

Bi jokalariek kopuru hori One Club Man izanda lortu dute, baina Txantreakoak, Basauriko aurrelariak ez bezala (21 denboralditan lortu zuen errekorra), 13 denboralditan eskuratu du marka berdintzea. Denboraldiz denboraldi jokalari nafarrak taldean duen garrantziaren eta zamaren adibide argia da. Gogoratu behar da Muniainek belauneko bi lesio larri izan zituela aurreko denboraldietan, hilabetetan zelaietatik urrundu zituen.

Kapitain zuri-gorria podium historikotik oso gertu jarri da, Markel Susaetarengandik 11 partidetara (507), Andoni Iraolarengandik 13ra (510) eta Joseba Etxeberriarengandik 17ra (514).

Athletic Cluben partida gehien jokatu dituzten jokalariak

1. Iribar (614)
2. Rojo I (541)
3. Joseba Etxeberria (514)
4. Iraola (510)
5. Susaeta (507)
6. Muniain (496)
7. Piru Gainza (496)