
Zozeketa: bi sarrera bikoitz Athletic-Osasuna partidarako
Zozeketa: bi sarrera bikoitz Athletic-Osasuna partidarako
Parte hartu Twitterren eta Instagramen ditugun profil ofizialetan eta lortu sarrerak San Mamesen jokatuko den denboraldiko azken partidarako
Igande honetan jokatuko da LaLiga honetako azken partida San Mamesen, eta denboraldi osoan izan duzuen babesa eskertzeko, Athletic-Osasuna (Ig. 18:30ean) partidarako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure Twiter eta Instagrameko profil ofizialetan.
Twitterren San Mames BATerako sarrera bikoitz bat irabazi ahal izango duzu, Katedraleko erdiko eraztuneko erosotasun guztiekin partiduaz goza dezazun. Horrela, Matchday esperientzia paregabea edukiko duzue zuuk eta zure laguntzaileak.
* Bazkidea bazara, gogoratu SM BAT Experience promozio esklusiboa baliatu dezakezula Athletic-Osasuna partidarako San Mames BAT sarreraz gozatzeko, 60 €ko prezio murriztuan.
Instagramen bi sarrera zoketatuko ditugu publiko orokorrarentzat.
Parte hartu orain: