undefined

Sevilla FC-Athletic Club neurketarako sarrerak

Sevilla FC-Athletic Club neurketarako sarrerak

Sevilla FC taldeak Athletic Clubi sarrerak eskaini dizkio zale zuri-gorriek datorren asteburuan Sánchez-Pizjuán zelaian norgehiagoka ikus dezaten

Sevilla FC taldeak 600 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke maiatzaren 13tik, ostirala, 10:00etatik, maiatzaren 16ra arte, astelehena, 10:00etara. Beharrezko balitz, zozketa egingo litzateke.

Sarreren prezioa 25 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.