undefined

Azken txanpa Bilbao Athleticentzat

Azken txanpa Bilbao Athleticentzat

Lehoikumeek Primera RFEFko azken hiru jardunaldiei aurre egingo dizkiete, mailari eusteko helburuarekin

Bilbao Athleticek asteburu honetan jokatuko du Primera RFEF txapelketa amaitzeko falta diren hiru partidetatik lehena. Mailari eusteko borrokan murgilduta, lehoikumeek Racing Club Ferrolen aurka neurtuko dituzte indarrak igande honetan (17:00etan), sentsazio txarrak aldentzeko aukera emango dien garaipen bat eskurtazeko asmoarekin. Izan ere, bi porrot jarraian jaso dituzte, eta jaitsiera postuak bi puntura dituzte (Talavera, 39 punturekin).

Galiziarren eta zuri-gorrien arteko norgehiagoka A Malatan jokatuko da, txapelketako hirugarren postuan dagoen Cristobal Parralok entrenatutako taldearen futbol zelaian. Izan ere, Racing Club Ferrolek matematikoki ziurtatu zuen bere parte-hartzea Bigarren Mailako talde izateko borrokan, aurreko jardunaldian Unionistas etxetik kanpo gainditu eta gero.

Patxi Salinas eta bere jokalariak berriro hiru puntuak lortzeko premiaren aurrean daude, estatuko futbolaren hirugarren mailan jarraitzeko borroka latza eta inoiz baino irekiagoa baitago. Extremadurarekin (txapelketatik kanpo), eta Tudelanorekin eta Zamorarekin (matematikoki jaitsita), bi postu geratzen dira sei talderen artean: Valladolid Promesas, Talavera, Bilbao Athletic, DUX Internacional, SD Logroñes eta Cultural Deportiva y Leonesa. Hiru jardunaldiren faltan, hauek dira beste denboraldi batez Primera RFEFn geratzeko borrokatuko duten taldeentzako gainerako konpromisoak.

Primera RFEF-en azken hiru jardunaldiak (mailari eusteko borroka)

12. CYD Leonesa (45 puntu): DUX Internacional (E*), CF Talavera (EK*), UD Logroñes (E).
13. SD Logroñes (44 puntu): UD Logroñes (E), DUX Internacional (EK), RC Celta B (E).
14. DUX Internacional (42 puntu): CYD Leonesa (EK), SD Logroñes (E), Racing Club Ferrol (EK).
15. Bilbao Athletic (41 puntu): Racing Club Ferrol (EK), Racing Club Santander (E), UD Sanse (EK).
——————————————————————————————————————–
16. CF Talavera (39 puntu, jaitsiera postuetan): Real Unión (EK), CYD Leonesa (E), CD Calahorra (EK).
17. Valladolid Promesas (36 puntu, jaitsiera postuetan): Racing Club Santander (EK), RC Deportivo (E), Zamora CF (EK).

Puntuetara berdinduz gero, Bilbao Athleticek golaveragea alde du Valladolid Promesas eta SD Logroñesekin, eta kontra du CYD Leonesa, DUX Internacional eta CF Talaverarekin.

* E: Etxean, EK: Etxetik Kanpo