undefined

Eskuragai Estatutuen Erreformarako behin-betiko Proiektua

Eskuragai Estatutuen Erreformarako behin-betiko Proiektua

Dokumentua, Ezohiko Batzordeak maiatzaren 23an (astelehena) bozkatuko duena, Bazkidearen Txokoan deskargatu daiteke dagoeneko

Athletic Clubeko bazkideek Estatutuak Erreformatzeko Proiektuaren behin betiko testua eskuragarri dute gaurdanik, 2022ko maiatzaren 13a, webguneko Bazkideen Txokoan. Proiektu hori Athletic Clubeko Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak eguneratu du, Klubeko bazkideek aurreko testuari (apirilaren 8an aurkeztutakoa) egindako ekarpenen ondoren. Batzordeak, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak, Ana Urquijok, Josu Artetak, Gorka Cubesek eta Aner Uriartek osatua, behin betiko proiektu hau aurkezten du bi urte eta erdiko lan neketsuaren ondoren.

Dokumentua (botoi gorri batean nabarmentzen da, orrian errazago aurkitu ahal izateko) dagoeneko deskarga daiteke webguneko Bazkideen Txokoan, ESTATUTUEN ERREFORMA atalean klik eginez, eta hori izango da maiatzaren 23an Euskalduna Jauregian Ezohiko Batzar Nagusian bozkatuko den testua.

Era berean, webguneko txokoan, laburpen-dokumentua kontsultatu ahal izango da, azken bertsioari dagokionez testuan sartutako berrikuntzak jasotzen dituena, bai eta partaidetza-prozesu horretan landutako dokumentazio guztia, egungo estatutuak eta aurreko erreforma-proiektuak, bai eta Batzordeak egindako erregelamendu-aurreproiektuak ere.