undefined

Beteranoek Sopuertaren mendeurrenean parte hartuko dute

Beteranoek Sopuertaren mendeurrenean parte hartuko dute

Bihar larunbata, maiatzak 21, 18:30ean Athletic Clubek ordezkaritza izango du efemeride berezi honetan

Sopuerta Sport Clubaren mendeurrena dela eta, Athleticeko jokalari ohien elkarteak Enkarterrietako taldeko beteranoen eta Athleticekoen arteko futbol partida batean parte hartuko du. Neurketa bihar izango da (18:30ean) Santa Ana udal zelaian.

Rafa Dehesa entrenatzaileak jokalari zuri-gorri hauek deitu ditu hitzordu honetarako: Asier Abad, Luis Fernando, Asier Ormazabal, Goio Soria, Eleder Acedo, Borja Basagoiti, Gorka Bidaurrazaga, Javi Casas, Javi Gonzalez, Mikel Amezaga, Oskar Alkorta, Ibon Gutierrez, Ander Lafuente, Mikel Agirregomezkorta, Iker Madariaga, Gorka Soria eta Aitor Agirre.