undefined

Club Athletic: lortu Iñigo Martinezen botak!

Club Athletic: lortu Iñigo Martinezen botak!

Batu zaitez maiatzaren 30a baino lehen eta sartu gure jokalariaren boten zozketan

Orain, Club Athletic-eko kide izateak saria du. Maiatzaren 30a baino lehen alta emateagatik bakarrik, Iñigo Martinezek amaitzear dagoen 2021-22 denboraldian erabili dituen boten zozketan sartuko zara.

Azkar ibili eta batu zaitez klubera!

Club Athletic-eko kide izatearen abantailak

Club Athletic zalego paregabe baten gune pribilegiatua da: Athleticena. Bertan, abantaila esklusiboak dituzu, baita welcome pack bat ere, adinaren arabera pertsonalizatutako opari erakargarriekin. Eta hori guztia Athletic Club Fundazioari bere proiektu sozialak, kulturalak, kirolekoak eta ingurumenekoak gauzatzen lagunduz.

Urtean 50 €-ko dohaintza eginez, gizarte hobe baten aldeko lana garatzen lagunduko duzu. Trukean, onura esklusibo batzuk jasoko dituzu; deskontuak denda ofizialetan eta AC Museoan, lehentasuna San Mamesen jokatuko ditugun partidetarako sarrerak erosteko eta Lezaman jokatuko diren neurketetarako doako sarrera.