
“Jokalari hauek aukera hau izatea eta lortzea merezi dute”
“Jokalari hauek aukera hau izatea eta lortzea merezi dute”
Marcelino “baikor” agertu da Athletic Clubek Europarako txartela lortzearen inguruan, eta horren bila “ilusio eta uste osoz” aterako direla adierazi du
Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderak erantzun ditu Lezaman, Athletic Clubek bihar LaLigako azken partida jokatu aurretik. Lehoiek Sevilla FC taldeari egingo diote bisita eta Conference Leagueko hurrengo ediziorako sailkatzea izango dute helburu. Horretarako, Villarreal CF taldeak Camp Noun lortutako emaitza hobetu behar dute talde andaluziarraren aurkako lehian. Izan ere, groguet taldeak puntu bateko aldea du neurketa hasi aurretik: “Azken partida honetara ez gara ahalik eta egoera onenean iristen, hori helburua gauzatzea norberaren esku egotea litzateke, baina uste dut meritu handia duela Europan jokatzeko aukerekin iristeak eta txapelketa nagusiak jokatzen dituen gure ligako zazpi taldeetako bat izateak. Gure lana egitera joan behar gara, ilusio eta uste osoz, eta partida on bat egiten saiatu behar dugu. Arlo guztietan asmatu behar dugu irabazteko eta beti behar den zorte apur hori, hain une garrantzitsuetan, are beharrezkoagoa da. Badakigu arerio boteretsu baten aurka jokatzen dugula bere zelaian eta hala diote bere zenbakiek porrot bakar batekin. Oso gol gutxi jasotzen dituen taldea da, eta estrategian oso indartsua da“.