undefined

Gimberten aztarna ezabaezina

Gimberten aztarna ezabaezina

Bergarakoak emakumezkoen futbol munduaren maitasuna jaso du erretiratu eta egun gutxira

Gaur astebete jokatu zuen Vanesa Gimbertek bere azken partida Athleticekin. Ibilbide luzea egin du futbolean, eta arrastoa utzi du. Levante UD, Estudiantes de Huelva, Sevilla FC, Rayo Vallecano, RCDE Espanyol eta Athletic Cluben artean 23 denboraldi eman ondoren, bederatzi lehoi gisa, erretiroa hartu du. Orain, Bergararrarentzat aro berri bat barneratzeko garaia da, 42 urterekin baloiari lotutako kapitulu berri bat ireki baitu.

Bide luze horretan lagun handiak egin ditu “Vane”-k, eta emakumezko jokalari handientzat izan da irakasle, horietakoren bat gaur egungo Urrezko Baloia, Alexia Putellas kataluniarra, esaterako. Gimbert, Espainiako selekzioarekin internazionala izan zena, oso garrantzitsua izan da estatuko emakumezkoen futbolean, eta hala erakutsi nahi izan dute taldekide ohi, entrenatzaile ohi eta lagun batzuek bideo honetan. “Besteengan uzten duzuna zara”, esan zuen joan den asteartean Lezaman egindako agurrean. Hemen duzu zure sariaren lagin bat. Eskerrik asko Vane!