undefined

“Gakoak parte-hartzea, entzutea eta adostasunerako borondatea izan dira”

“Gakoak parte-hartzea, entzutea eta adostasunerako borondatea izan dira”

Klubaren Estatutuen Erreformaren Proiektua idazteko ardura izan duen Batzordea oso pozik agertu da Batzarrak hura onartu ondoren

Estatutuak Erreformatzeko Batzordeko bost kideak, Josu Arteta, Gorka Cubes, Aner Uriarte, Ana Urquijo eta Aitor Elizegi, komunikabideen aurrean agertu dira, bazkide konpromisarioen Batzarrak Athletic Clubeko Estatutu Sozialak Erreformatzeko Proiektua onartu ondoren.

Euskalduna Jauregira bertaratutakoen % 69,28ren babesa lortzeko gakoa “parte hartzea, entzutea eta inplikatutako eragile guztien adostasuna lortzeko borondatea” izan dela esan dute kideek.