undefined

Entrenamendua eta gizarte-lana Getxon

Entrenamendua eta gizarte-lana Getxon

Lehoiek Getxoko Kirolakeko adinekoen taldeekin partekatu zuten atzo goiza

Asteburu honetan emakumezkoen lehen taldeak modu ofizialean hartuko ditu oporrak eta azken bi asteetan Iraia Iturregik eta bere talde teknikoak Lezamatik urrun hainbat saio egitea erabaki dute. Atzo goizean, Getxoko Fadura Kiroldegian, futbolariek tarte atsegina partekatu zuten Getxo Kirolaken eskutik kirol-instalazioetan egunero aritzen diren adineko pertsonekin.

Lehoiek dohainak badmintonera jokatzen erakutsi behar izan zituzten, boxeoan murgildu ziren eta baita dantza-pauso zuri-gorriekin ere animatu ziren ere. Helduen hain konpainia indartsuaz gozatu zuten non solasaldi atsegina eta bilobei erakusteko argazkiak egiteko tartea izan zituzten.

Bihar, osteguna, 17:00etatik aurrera, Errotarte zelaian, zuri-gorriak Trapagarango bizilagunen aurrean entrenatuko dira. Bertan etxeko txikienek jokalariengana hurbildu eta lehoien argazkiak eta sinadurak lortu ahal izango dituzte. Egun ahaztezina izango da, beste behin.